lunes, 19 de abril de 2010

GORPUTZ HEZIKETAKO IKASLE ONAREN DEKA...



GORPUTZ HEZIKETAKO IKASLE ONAREN DEKALOGOA




ADITASUNA
  • Azalpenak ematen diren bitartean, isilik eta adi egon behar da.
  • Eskuarki, zerbait esan edo aipatzeak ez du ariketaren garapena oztopatzen.  Dena dela, badira zenbait ariketa, isiltasuna eta arreta osoa eskatzen dituztenak.

ARAUDIA BETE
  • Ariketa, jolas eta jokoen arauak bete behar dira

EMAITZAK ONARTU
  • Irabaztea gutxienekoa dela jakinda, aldeko emaitzak behar bezala bideratu eta kontrakoak onartzen jakin behar dugu.

EKIPAMENDUA
  • Gorputz heziketako saioetara beharreko ekipamendua ekarri behar da.

ALDAGELAK
  • Saioaren amaieran aldageletara sartzen gara garbitzera eta ez jolastera edo denbora alferrik galtzera.

JOKOEN GORABEHERAK
  • Edozein jolas edo kiroletan ari garela normaltzat jo behar ditugu suertatu litezkeen asmo txarrik gabeko jokaldi mingarriak (sarrera gogorrak, kolpeak, erorketak, ...) Egileak barkamena eskatu eta minduak barkatzen jakin behar du.

MATERIALA
  • Materiala eta kirol instalazioak zaindu behar ditugu denonak dira eta.
  • Materiala geuk erabiltzen dugunez geuk batu behar dugu.

INTERESA
  • Interes berdina agertu behar da ariketa guztien aurrean, batzuk beste batzuk baino gusturago egiten baditugu ere.

JARRAIKORTASUNA
  • Ezin da ibili saioaren dinamika behin eta berriro mozten komunerako baimena eskatuz. Beharrezkoa denean batera joaten gara guztiok ura edatera.

ERRESPETOA
  • Kide guztien mugimenduzko ahalbide ezberdinak errespetatu eta guztien parte hartzea baloratzen jakin behar dugu azken  emaitza kontuan izan gabe.